|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
![]() |
62 getxoko nazioarteko lasterketa / VII Ricardo Otxoa Memoriala GETXO, 2007-ko uztailaren 31, 09.00 etan,
LASTERKETAN ZEHARREKO TRAFIKO EGOKITZAPENAK Makaletako etorbidea (avenida de los chopos) noranzko bakarrekoa izango da, Plentziatik Bilborantz, Berangoko Eroskitik hasita, eta Erromoko errotondaraino. Beraz Bilbotik Plentziaranzko noranzkoa debekatuta egongo da 07.45etatik 14.00 arte. Bilbotik datorren trafikoa Plentziarako bidean, Fadurako atzeko bariantetik, Iturgitxitik, desbideratuko da Berangoko Eroskiraino. Algortatik Berangora joateko, nahitaez Simon Otxandategi Etorbidetik egin behar da, eta Kurtxe auzora Azkorritik. Zugatzarteko etorbidea itxita egongo da noranzko bietan lasterketa osoan zehar. Ereagako hondartzara eta Arriluzeko kirol portura ezinezkoa da autoz pasatzea. Eusko Tren-eko autobusek euren ibilbideak egokituko dituzte Getxoko kaleetan zehar uztailaren 31n. Enpresak berak jakinaraziko die bidaiariei egindako aldaketak. Desbideraketak ezagutzera emateko kartelak ipiniko dira nonahi. Antolatzaileek herritarrei barkamena eskatzen dizuete, eragindako oztopoengatik eta herri mailako ahalik eta laguntza gehiena eskatzen dizuete. TALDEAK
LAGUNTZAILEAK
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||