|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
![]() |
Martxa zikloturista honek aurten hogeita hiru urte betetzen ditu, eta 2005-etik hasita Javier Otxoa Klasika izena dauka. Randonné hau irekia da, alegia 2008-ko Maiatzaren 4-an bizikletan ibiltzeko gogoa duen edozein zikloturistarentzat. Irteera, goizeko bederatzietan emango da Faduran, Frontoietako eraikinean eta amaiera, aldiz, Fadurako belodromoan izango da. Aurtengo ibilbidea berria da, Unbe, Butroe, Maruri, Larrauri, Mungia, Olabarri, Errigoiti, Gernika, Urretxu, eta Gerekiz-etik buelta Algortara, ehun eta hamazortzi kilometro, baina badago beste aukera laburrago bat, 98 kilometrokoa. Urretxun edaria banatuko da eta Muxikan edaria eta janaria. Martxa amaitzean aldagelak eta dutxak erabilgarri egongo dira Fadurako kiroldegian bertan (atletismoko gunean, belodromoaren aldetik sartuta). Izen emateak 13 € balio du txirrindulari federatuentzat, eta 25 € federatu gabekoentzat, eguneko asegurua gauzatzeko. Aldez aurretik ere izena eman daiteke apirilaren 29a arte (2€ merkeago). Izena aurretiaz emateko, EUSKADIKO KUTXAKO honako zenbakian sar ezazu zuri dagokizun diru-kopurua (3035.0108.06.1080000544). Martxaren egunean, dortsala jasotzean, dagokion agiriak erakutsi behar dira.
Kaskoa nahitaez jantzi behar da, eta baldintza hori bete nahi ez duena, antolatzaileek martxatik kaleratu dezakete. Parte hartzaile guztiei oroigarri bana emango zaie, eta aurretiaz izena emandakoen artean opariak zozketatuko dira. Javier Otxoa martxan parte hartzen duten guztiek, indarrean dauden ohiko trafiko-arauak bete behar dituzte, eta gainera, antolatzaileek edota trafiko-agenteek eman ditzaketen agindu puntual guztiak ere bai. IBILBIDEA-2008: XXIII Punta Galea Txirrindulari-Elkartearen Randonné- Javier Otxoa klasika.
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||