FILOSOFIA

Punta Galea Txirrindulari Elkartearen estatutuak 1975 urtean aurkeztu eta onartu ziren eta, legearen aginduz, Federazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren irizpideetara egokitu ziren.

Egitura erabat altruista dauka, irabazi-asmorik gabekoa eta ez du soldatapekorik. Adiskidetasuna eta zaletasuna ditu asmotzat eta bere helburua inguruko herrien ongizatea baino ez da.

Gazteenak zuzendu eta hezi, orekaz, ganoraz eta osasunez bere heziketaren atal guztietan. Helburu nagusiak dira  taldearen armonia, lehiaketa bideratua eta esperientzia eta adiskidetasunak elkartrukatzea.

 

HISTORIA : 1975an sortua.

  • Bizkaiko lehen nesken taldea 1979/1980.
  • Espainiako txapelduna nesketan: 1985, Karmele Arrizabalaga
  • Hasiera-hasieratik, urtero aurkeztu ditu gazte-mailako kategoria guztiak: eskola, kadeteak eta juniorrak.
  • Beteranoen taldea: 1982-1986.
  • Amateur taldea: 1987-1988
  • Guztira tramitatu diren lizentziak, 2005 arte: 3872 lizentzia
  • 385 zikloturista egon dira Punta Galean
  • 1027 gazte, eskolan eta lehiaketan.
  • 1985-1989: nazioarteko ziklo kros lasterketak.
  • 1990: Espainiako Ziklo Kros txapelketa antolatzea.
  • 1990 Munduko Ziklo Kros txapelketa antolatzea: GETXO90
  • 1987-2005 Getxoko Zirkuitu Internazionala antolatzea: Elite UCI
  • Euskadi eta Espainia mailako maillot guztiak lortuta.
  • 2005 Junior: Jonathan Castroviejo, Austriako mundialean. Lehen getxotarra mundial batean parte hartzen.

 

2007 URTEKARIA

2006 URTEKARIA

ZUZENDARITZA BATZORDEA 2006