|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
![]() |
Randonné hau irekia da, alegia 2006-ko Apirilaren 9-an bizikletan ibiltzeko gogoa duen edozein zikloturistarentzat. Irteera, goizeko bederatzietan emango da Faduran, eta amaiera ere Fadurako belodromoan izango da. Hainbat herritan zehar pasako da martxa, besteak beste, Urduliz, Unbe, Butroe, Plentzia, Armintza, Bakio, Bermeo, Sollube, Larrauri, Andraka eta berriz ere Plentziatik ehun kilometro burutu arte, baina badago beste aukera laburrago bat, 82 kilometrokoa. Aukera bientzat anoa-postua (janari eta edaria) Bakioko probalekuan izango da, eta beste postu bat, edari hutsezkoa, Sollubeko gainean. Martxa amaitzean aldagelak eta dutxak erabilgarri egongo dira Fadurako kiroldegian bertan (atletismoko gunean, belodromoaren aldetik sartuta). Izen emateak 10 € balio du txirrindulari
federatuentzat, eta 21 € federatu gabekoentzat asegurua gauzatzeko.
Aldez aurretik ere izena eman daiteke martxoaren 31-arte: Antolatzaileek zazpi kategoria banatu dituzte: emakumeak 18-tik 34 urte arte, eta 35 urtetik gora. Gizonezkoak 18-tik 34 arte, 35-tik 44-arte, 45-etik 54-arte, 55-etik 64-arte, eta 65-etik gora. Javier Otxoa Klasika irekita dago federazioko lizentzia duen edozein zikloturistarentzat, eta Federazioko lizentziarik ez dutenek ere parte har dezakete, izena ematerako orduan "egun bateko" lizentzia ere tramitatzen badute. Araudiak dioenez, partehartzaile guztiek kaskoa eraman behar dute, eta hala ez bada, antolatzaileek martxatik kanporatuko dute. Partehartzaile guztiek nahitaez bete behar dituzte indarrean dauden trafikoko arauak, trafikoko agente arduradunek agindutakoa eta antolatzaileek eskatutakoa.
|
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||