Dejado de publicar
Bazkide agurgarria:

Datorren URRIAK 20an Punta Galea Txirrindulari Elkarteak Parkinson gaixoen aldeko FESTIBAL SOLIDARIOA antolatuko du, gure bazkideen artean zenbait kasu daudelako.

Ez da beharrezkoa txirrindulari petoa izatea, bizikleta bat eta bihotz erraldoi bat besterik ez duzu behar parkinson duten pertsonei zure laguntza eskaintzeko. Azkarrenak, urrutikoenak, nagusienak, originalenak... izan zaitezkete sari ezberdinak egongo direlako.

Familiarekin egoteko jaialdi aproposa izango da, etxeko txikienek ere parte ahal izango dutelako jolasetan eta giroaz gozatuz. Nagusiek jaialdian parte hartzen duten bitartean lagunak TXOSNA SOLIDARIOra hurbildu ahal dira pintxo pote bat hartzera haien aportazioa gehituz.

Beste alde batetik, zozketa bat antolatuko da, txirrindularitza eta kirol mundu profesionaletik dohaintzan emandako produktu ezberdinekin, horretarako bertan salduko diren txartelak edonork erosi ahalko ditu  zozketan parte hartzeko eta laguntzeko.

PROBAREN AURKIBIDEA:

VI FESTIBAL SOLIDARIOA PUNTA GALEA TX.E.

PARKINSON GAIXOEN ALDEKO OMENALDIA

*  2018ko urriaren 20an
* Fadurako belodromoan (GETXO)
* DOAKO SARRERA!!
* FAMILIA GUZTIARENTZAT!!

Fadurako Belodromoa. Getxo Kirolak utzitakoa.

Goizeko 9:00etatik hasita, amaitu arte (Arratsaldeko 18:00ak aldera)

TTT. (Taldekako Erlojupekoa). Emakumezkoak zein gizonezkoak. EZ da beharrezkoa federatua izatea.

3 eta 6 parte hartzaile taldeka. 15 bira Fadurako Belodromora (6 km).

Izen ematea Punta Galea Txirrindulari Elkartearen webgunean egin behar da

Informazio gehiago eta izen emateak : www.puntagalea.com


Eskerrik asko.

Próximos eventos

Calendario Punta Galea

Abril 2024
L M X J V S D
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 1 2 3 4 5
logo_fotosamar

 

VIDEOS
FESTIVAL SOLIDARIO 2013

 

 
 
 
 

 

fadura-residencia-Logo