Noticias - Klasika - Albisteak

PuntaGaleaKlasikaOtxoa2011_miniEl proximo 26 de Abril, a partir de las 19:00 horas, se realizara la presentacion de la Klasika Javier Otxoa 2011 en las oficinas de CAN (Caja de Ahorros de Navarra) de la Calle Amezti, en Algorta.

Durante la presentacion de la Marcha CICLOTURISTA tambien se informara de los cambios que se realizaran en el Circuito de Getxo 2011 con un nuevo final espectacular.

Estais tod@s invitados!!


Datorren apirilaren 26an, 19:00-etatik aurrera, 2011 Javier Otxoa Klasikaren aurkezpena egingo da CAN (Caja de Ahorros de Navarra)-eko Amezti kaleko bulegoetan, Algortan.

Martxa ZIKLOTURISTA aurkezten den bitartean, 2011 Getxoko Zirkuitoan egingo diren aldaketen inguruan ere informazioa emango da, amaiera ikusgarri berria izango duena.

Denok zaudete gonbidatuta!!

Programatuta zegoen legez, Punta Galea Tx. E. zikloturismo batzordeak Javier Otxoa Klasika aurkeztu du.

Ekitaldia Algortako Caja Navarrako bulegoetan burutu zen, eta bertan egon ziren, Josu Loroño jauna, Getxoko Udaleko Komunikazio eta Herritar Segurtasuneko zinegotzia, Iñaki Castaños, CAN-Algortako zuzendaria, eta, Punta Galeari dagokionez, Iñigo Mentxaka –zuzendaria-, Roberto Brunet –Kanpo Harremanak- eta Francisco Ezkerra –zikloturismo arduraduna- jaunak, eta hainbat komunikabide eta zaletu.

Javier Otxoa Klasikaren aurkezpeneko argazkiak

Fotos Presentacion Klasika Javier Otxoa 2011

 

Zikloturismo Batzordeak, kasu honetan, probaren ibilbidea aldatzea hautatu du, Mungiako iragotzea baztertuz, horrela goiz horretan herri berean ospatuko den proba paraolinpiko batekin topo egitea sahiestuz. 100km-ko ibilbide bakarra diseinatu da, aurreko urteetakoa baino apur bat gogorragoa baina burutzen batere zaila izango ez dena; Morga, Sollube eta Andrakas mendateak izango dituelarik puntu azpimarragarri bezala.

 

Irteera Fadurako frontoietan emango da, era mailakatuan, 8:00 eta 9:00-ak artean, non probako izen-emateak ere egingo diren (30 –larunbata- arratsaldez, eta maiatzak 1-igandea- goizez, 7:30-etatik aurrera). Helmuga Kirol Instalazioetako belodromoan egongo da.

Parte-hartzaileek hiru hornimendu edukiko dituzte ibilbidean zehar, lehenengoa Mundakako irteeran, bigarrena (likidoa) Sollube mendatean eta hirugarrena helmugan, Fadurako belodromoan, non dutxa zerbitzudun hainbat aldagela egongo diren.

Zikloturista guztiek antolakuntzaren partetik opari bat jasoko dute, eta izena eman duten guztien artean hainbat kirol produktu zozketatuko dira, probaren laguntzaileek utziak.

Sentitzen dugu gure omendutakoaren, Javier Otxoa, presentzia eza, egun hauetan apur bat ondoezik dago-eta. Ahalik eta lasterren osatzea opa diogu.

Javier Otxoa Klasika zikloturistak 400 zikloturista baino gehiago bildu zituen bere 26. edizioan, nahiz eta parte hartzaileen izen-emate ofiziala 263-koa izan.

Fadurako Kirol Instalazioetako frontoietatiko irteera era mailakatuan egin zen, hamabost minuturo, 8:00 eta 9:00-ak artean, talde bakoitzak antolakuntzaren motoristen eta autoen laguntza zuelarik.

100km-ko ibilbidea bikain seinaleztatuta egon zen, norabide-geziekin eta Punta Galeako 43 zikloturistak kontrolatuta.

Zikloturistek hiru hornigune izan zituzten, EROSKI-k eta COCA COLA-k hornituak, Mundakan, Sollube gainean eta helmugan, Fadurako Belodromoan, kokatuak. Azken honetan, oroigarriak jaso zituzten guztiek, diseinuzko eskularruak eta hainbat jantzi eta kirol material, SPIUK-DEOFEET-CICLOS OLABARRIETA-CICLOS GETXO eta CARLETTI-k emanak.

Probak izaera "zikloturista" izan zuen, ez-lehiakorra, parte-hartzaileei megafoniaz jakinarazi zitzaien bezala. Azken hauek (eta ziur gaude) zirkulazio-arauak errespetatu zituzten uneoro, inolako istripu edo ezbeharrik gertatu ez zelarik. Badakigu Ertzaintza, bertan ez egon arren, "begirale" aritu zela ibilbideko hainbat gunetan; bere txostena antolakuntzarena bezain positiboa izatea espero dugu.

ARGAZKIAK / FOTOS

Argazki gehiago/ mas fotos


Ver todas Consigue el tuyo

Gure esker ona adierazi nahi diegu Getxo, Erandio eta Mundakako udaltzaingoari haien herrietatik pasatzean egindako trafikoaren erregulazioagatik.

Más artículos...

fadura-residencia-Logo